XXI. mendearekin erakunde publikoek arlo berri bati ekin zioten, eta gero eta ohikoagoa bilakatu zitzaigun “Kudeaketa Publiko berriaren” ideia. Ideia horren baitan, erakunde publikoa herritar eta enpresei begirako zerbitzuen kalitatean eta eraginkortasunean ardaztuta ageri zaigu. Kudeaketan errotutako erakunde publikoen aldaera horren aurrean, ordea, gero eta beharrezkoa suertatzen zaigu erakunde publikoen berrikuntzaz aritzea.
Bizi dugun testuinguruan modu eraldatzailean aritzeko, derrigorrezkoa izango da gure lan egiteko moldeen eta rolen berrikuspena.
Testuinguru horietan modu eraldatzailean aritzeko, derrigorrezkoa izango da gure lan egiteko moldeen eta rolen berrikuspena. Gauza desberdinak egin nahi baditugu, desberdin aritu beharko dugu.
Hona zeregin publikoaren definiziorako interesgarri izan daitezkeen zenbait nazioarteko begirada interesgarri:
Bureaucracy hackers
Burokraziako hackerrak sare politikoetan nabigatzeko gaitasun handia duten horiek dira, aldaketak bultzatzeko, ideia berrietarako eta gauzak egiteko modu berrietarako, behar adina ate irekiz. Zer egiten du burokrazioaren hacker batek?
· Antzeko arazoak konpondu dituzten berritzaileak bilatzen ditu gobernuan.
· Interesdunak eta erabiltzaileak hasieratik eta sarritan parte hartzea bilatzen du.
· Bizkor hasteko gutxieneko irtenbide bideragarriak ezartzen ditu.
· Benetako erabiltzaileei hasieratik prozesua/irtenbidea ematen die.
· Bere ikuspegia ikasiz elkar elikatu eta moldatzen du.
· Burokraziaren arauekin lerrokatuta mantentzen da.
· Landutako irtenbidea edota prozesua berrerabiltzeko formalizatzen du.
Ekintzaile publikoa
Giza ekintzaileak gobernutik kanpo dauden pertsonak dira eta ekintzaile publikoek gobernuaren barruan jarduten dute. Funtsean, bi rol desberdin dira: funtzionario publikoarena eta ekintzailearena. Etorkizuneko langile publikoak gero eta beharrezkoagoa izango du ekintzaile bezala gisa pentsatzea eta jardutea, harreman berriak ezarriz, baliabideak erabiliz, sektore guztietan lan eginez eta, batzuetan, huts eginez, ahalik eta azkarren.
· Elkarlanean eta sareak ezarriz.
· Sistemen bidez lan eginez.
· Aldaketarako narrazioak eraikiz.
· Baliabide berriak aprobetxatuz.
· Emaitzei erreparatuz.
· Egokitzapena eta ikaskuntza bidez.
Govtech
Gobernua eraldatzen laguntzen ari da teknologia. Sor daitezkeen industria guztiak teknologia berrien bidez moldatzen ari dira. Arlo publikoa horietako bat da ere.
Gobernua plataforma gisa (Tim Reilly, 2011)
Tim Reillyk sortutako terminoak hainbat adiera ditu: zerbitzu publiko hobeak lortzeko bidea; antolamendu-siloak haustea; funtzionario publikoentzako tresna-multzo bat; eraikitzeko plataforma ireki bat; azpiegitura publiko berri bat; politikak batera garatzea; eta aro digitalerako egokiak diren erakunde berrientzako bidea prestatzea.
Lidergoa
Liderrek ezin dituzte diseinu-proiektuak eskatu eta, gero, atzera egin… Taldeko kideei lagundu behar diete ahalegin horietan saihestezinak diren emozio eta deserosotasunei aurre egiten. Taldea esplorazio-desbideratze garrantzitsu horiek hartzera bultzatu behar dute, eta, aldi berean, ekimena aurrera doala uste izaten lagundu. Era berean, ez dira astunegiak izan behar: Taldeek beren aurkikuntzak egin behar dituzte eta sormen-prozesu batean parte hartzen ari direla ohartu behar dute, ez soilik zuzendaritzaren jarraibideak betez.
Eskuin-ezkerti
Eskuin-ezkerti izatea (ambidexterity ingelesez) enpresa munduan erabiltzen den terminoa da, epe motzeko eta epe luzeko ikuspegia uztartzearen beharra adierazteko.
Arlo pribatuan bezala, arlo publikoan ere, ustiapen eta esplorazioaren arteko oreka bilatu beharko dugu. Erakunde eskuin-ezkertia bere egungo gaitasunak ustiatu eta aldi berean esploraziorako espazioak sortzeko ahalegina egiten duena da. Faktore askok zailtzen dute ezaugarri hori garatzea inertziak eta kanpoko eskakizunek ustiapenerako joera indartuko baitute.
Informazio gehiago:
- Innovation Playbook. ELGA. https://oecd-opsi.org/publications/innovation-playbook/
- Gobernua plataforma gisa: https://medium.com/digitalhks/a-working-definition-of-government-as-a-platform-1fa-6ff2f8e8d
- Govtech: https://www.tech-talks.co.uk/articles/how-technology-is-transforming-government
- Ekintzailetza publikoa: https://www.centreforpublicimpact.org/public-entrepreneurship-briefing-bulletin/
- Bureaucracy hackers: https://speakerdeck.com/18f/hacking-bureaucracy-18f-demo-day-9-may-2014
Irudia: Freepik