Psikologian, kognizio eta jokabide terapiaren arabera, oinarrizkoa da estimulu jakin batek esperientzia mentala eragin, eta emozio batean amaitzen denaren ideia. Emozioek, gorputz-sentsazioak eta zenbait ekintza fisiko ekarriko ditu. Beraz, korronte terapeutiko honetarako gorputz-egoeren eta funtzio kognitiboen arteko lotura bilatzea gako da.
Emozioa gure pentsamenduen erantzun gisa sortzen da, prozesu kognitiboaren eta ekintzaren arteko zubi gisa. Emozioak positiboak edo negatiboak izan daitezke, eta intentsitatearen arabera aldatzen dira: asetasun-sentimendu sotiletatik haserre- edo alaitasun-bolada bizietara. Erantzun emozional horiek gure inguruneaz eta gure beharrez informatzen gaituzten seinaleak dira, gure erabakietan eraginez eta gure ekintzak motibatuz. Gure emozioak kudeatzeko modua giltzarria da osasun mentalerako eta egokitzapen sozialerako.
Diseinuaren esparruan, produktuaren diseinu grafikoaren arloan, gero eta ohikoagoa da diseinu emozionalaren kontzeptua. Horren baitan, diseinuak “bezeroaren” edota “eroslearen” emozioak aktibatzea bilatzen du.
Beste esparru askotan aldiz, ez zaigu horren ohikoa diseinu emozionalaren ideia. Adibidez, ez da ohiko terminoa prozesu partehartzaile edota lankidetzazko prozesuetan. Normalean, saio edota prozesu bat diseinatzen dugunean, ez ditugu sustatu nahi ditugun emozioak zentroan jartzen, ekintzara jotzen dugun zuzenean, ekintza horien aurretik emozioak daudela kontuan hartu gabe.
2025ean, Kutxa Fundazioak sustatzen duen “Hitzetatik Ekintzetara” programaren azken edizioan ebaluazioan kolaboratzaile izateko aukera izan dut. Hitzetatik Ekintzetara programak herritarrak agenda 2030era hurbiltzea du helburu. Aktibatzeko, “KLIK”-ak, aktibazio ekintzak diseinatzen dituzte eragileek ko-sorkuntzan. Ko-sorkuntzako prozesuaren diseinua Colaborabora-k egin du, eta, ekintza, KLIK horien diseinuan herritarrengan sortu nahi ditugun emozioak egon dira mahai gainean:
- Zer emozio sortu nahi dugu KLIK_era hurbiltzeko?
- Zer emozio bizitzea nahi dugu KLIK-ak iratuen duen bitartean?
- Zer emozio irautea nah dugu irautea KLIK-aren ondoren?
- …
Emozioen kudeaketa lantzeko erabiltzen den emozioen gurpila tresna baliagarria izan daiteke prozesuan emozioak txertatzeko.


Irudia. Emozioen gurpila
KLIK-en herritar parte hartzaileei ere, galdetu egin diegu bizitako emozioen inguruan, ebaluazioaren parte bezala.
Bada, emozioak prozesuen diseinuan txertatzea elementu interesgarria izan daiteke, parte hartzaileak ekintzara bideratzeko, edota emozio partekatuak sustatzeko, adibidez. Lanketa txertatzea prozesuak aberasteko modua izan daitezke.