Zer da Beta
Aukeren gaineko aldaketa-prozesuak
BETAn aldaketarako aukeren gainean egiten dugu lan. Lanketa (er)aldaketara bideratutako prozesu gisa irudikatzen dugu, eta prozesuaren oinarrian barne- zein kanpo-eraldaketa sustatu nahi duen komunitate zein erakundearekin elkarlana, ikaskuntza eta esperimentazioa kokatzen ditugu, pertsonak ardatzean jarriz.
Lankidetza-ildoak
Gure lan-ildoak honako hauek dira:
Esplorazioa eta ulermena
Soluzioetan pentsatu aurretik arazoaren inguruan dauden ikuspegi desberdinak ezagutzen ahalegintzen gara. Horretarako, metodo kualitatiboak erabiltzen ditugu.
Eragile anitzen arteko erronken lanketa
Eragile desberdinen artean erronkak lantzeko prozesuak lantzen ditugu, ikuspegiak partekatu eta elkarrekin soluzioak bilatzeko helburuarekin.
Esperimentazioa eta sormena
Elkarrekin soluzioak diseinatzen ditugu. Sormen teknikak erabiltzen ditugu konbinazio berrietara iristeko, eta prototipoak eratzen ditugu esperimentatzeko.
Barne antolamenduaren eraldaketa
Kanpora begirako aldaketak erakunde eta enpresen barne-eraldaketa dakar. Horretarako rol berriak lantzen ditugu, eta harremanetan oinarritutako elkarlana balioan jarri.
Eraldaketarako estrategia
Estrategia eraldaketara begira lantzen dugu, aldatu (edota eragin) nahi dugun horretan fokoa jarriz eta aldaketa ahalbidetzeko baldintzak eta usteak mahaigaineratuz.
Inpaktuaren neurketa
Eragin nahi dugun aldaketan aurrera goazen jakiteko inpaktua neurtzeko adierazle-sistemak lantzen ditugu, kuantitatibo zein kualitatiboak.