2023. urtearen amaiera eta 2024. Urtearen lehen hiruhilekoan zehar, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren egiteko modu berrien inguruan hausnarketa sustatzeko asmoz, lanketa bat garatu dugu.
Hauek izan dira prozesuaren helburuak:
- Euskara zerbitzuaren egiteko moduen inguruan gogoeta egin: nola berritu ditzakegu egiteko moduak? Nola bete dezakegu gure eginkizuna hobeto? Nola aberastu dezakegu gure egitekoa?
- Egiteko modu berri hori garatzeko lehentasunezko ildoak edota proiektuak lehenetsi eta praktikan jarri.
Lanketak bi zati izan ditu: diagnostikoa batetik, eta bestetik diagnostikotik erauzitako lehenetsitako beharren lanketa, bestetik.
Diagnostikoaren lanketa bereziki interesgarria izan da lanketa-prozesu gisa, eta osagai desberdinak izan ditu:
Hasteko, lanketa-prozesuaren markoa eta inspirazioa sustatzeko osagaiak ekarri dira. Osagai horietan euskararen normalkuntzaren estrategia berria (AROA) eta gizarte berrikuntzaren markoak erabili dira, erakunde publikoen rol berriak mahaiganeratzeko helburuarek
Gerora, Euskara Zerbitzuko kideen begirada bateratzeko asmoz, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren egitekoa kide guztien artean landu da, norabide partekatua eraikitzeko asmoz.
Egitekoak nola ulertzen ditugun elkarrekin lantzea garrantzitsua da norabide partekatu bat eraiki nahi badugu.
Bat egiten dugu? Zertanbai? Zertan ez? Zeintzuk dira gako?
Barrura begira jarri gara ondoren, atal barruko lanketari ekiteko. Zer egiteko ditugu atal bakoitzean, eta, zernolako egitekoak ditugu? Horren bidez, egitekoen arteko loturak eta egiteko moten azterketa burutu nahi izan da.
- Gure egitekoak zernolakoak dira?
- Prozedurazkoak? Zerbitzuzkoak? Eragiletzazkoak?
- Jarraiak? Puntualak? Prozesuzkoak?
- Azkenik, kanpoko begirada jasotzeko, 35 elkarrizketa egin ditugu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremana duten multzoetako pertsonekin (zerbitzu-jasotzaile, kolaboratzaile, Donostiako Udaleko kide…). Elkarrizketak egiteko multzoak honako hauek izan dira: