

2023tik 2025era bitartean, Kutxa Fundazioak sustatzen duen “desafio ekosozialak» deialdiak sustatu duen Ekinbat! proiektuaren ebaluazio ebolutiboa garatu dugu.
Ekinbat! Proiektuaren helburua nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea izan da. Horretarako, jendartean, komunitatean eta kulturan parte-hartzea sustatzen duten testuinguruak sortu dira proiektuaren bitartez. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatu dira. Proiekturen koordinazioan Sorginlore elkartea egon da, eta partaide izan dira beste eragile hauek ere: Ikertze, Batzen eta Ikaslan Gipuzkoa.
Ebaluazioa prozesuan zehar jasotako ikaskuntzak hobekuntzara bideratzeko erraminta nagusia izan da, eta bi planotan aritu da:
1] Esku-hartzeen ebaluazioa
Ebaluazioa burutzeko, erreminta desberdinak erabili dira prozesuan zehar:
a) Hasteko, proiektuaren hasieran proiektua garatzen aritu diren aliantzako kideek proiektuaren “aldaketaren teoria” landu zuten, hau da, proiektuak sortu nahi duen eragina edota inpaktua. Modu horretan, ebaluazioari begira fokoa jartzeaz gain eragileen begirada partekatua eraiki nahi izan zen.
b) Esku-hartzearen aurretik, gazte eta irakasleen pertzepzioa jasotzeko banakako elkarrizketak egin ziren batetik, eta, ikasleen artean galdetegi bidez jaso zen iritzia. Aurretiko informazio horrekin profilak osatu ziren.
c) Esku-hartzeak garatu ahala, ebaluazioa integratuta egon da, eta bertatik jasotako informazioak prozesua elikatu du. Ebaluazioaren prozesuan zehar, eragile desberdinen begirada jaso nahi izan da: ikasleak (gazteak eta emakumeak), irakasleak, enplegatzaileak eta garapen ekonomikoko agentziak.
Kasu horretan aldaketa esanguratsuenak jaso nahi izan dira, parte hartzaileen artean ematen diren narratiba nagusiak jasotzeko.
[2] Aliantzaren ebaluazioa
Esku-hartzeaz gain, aliantzaren ebaluazioa burutu da. Horretarako, hori bide erabili dira:
Ekinbat!-eko eskuhartzeen inpaktuaz gain, arreta berezi jarri zaio aliantzaren ebaluazioari. Hasieratik, aliatuen arteko lankidetzan jarri da fokoa, eta, hainbat bide erabili dira bertako ikaskuntzak jaso eta horien gainean hausnartzeko:
- Proiektuaren hasieran AMIA landu zen, proiektuan aurreikusi zitezkeen Ahuleziak, Indarguneak, Mehatxuak eta Aukerak jasotzeko.
- Esku-hartzeen ebaluazioa burutzeko (alderdi i operatiboan nagusiki), hobetzekoen erregistroa erabili da. Bertan, eskua-hartze bakoitza lideratzen duen eragileak esku-hartzeekin loturiko hobetzekoak jaso ditu.
- Aldaketaren teoriaren gaineko hausnarketa. Proiektuaren hasieran, Ekinbat!-ek bere aldaketaren teoria landu zuen. Proiektua egin ahala, erdibidean, aldaketaren teoriara berriz bueltatu eta proiektua sortu nahi duen aldaketa horretan zenbateraino eragiten ari denaren inguruko hausnarketa partekatua egin da.


- Proiektuaren amaieran, aliantzaren azken ebaluazioa burutu da honako ardatzen inguruan: Norabide estrategikoak eta helburu partekatuak; Harreman ekosistemikoak eta balioak; Ebaluazio, ikaskuntza eta adimen kolektiboa; Egitura, rolak eta potere dinamikak; Partaidetza, ahalduntzea eta espazio seguruak; eta, eraldaketa.
