Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeak Espainiako 5/2011 martxoaren 29ko legeak eremu pribatuan interes ekonomiko edo soziala edota biak helburu duten erakunde gisa definitzen ditu. Sistema kapitalista neoliberalaren aurrean, ekonomia sozialeko erakundeak pertsonetan oinarritutako erakundeak dira, erakunde demokratikoak dira eta, bertan lan egiteko duten pertsonei ez ezik, gizarteari ekarpena egiteko bokazioa dute. Ekonomia sozialak dimentsio hirukoitza du: mikroa (pertsonak), mesoa (erakundeak) eta makroa (gizartea).
Gizarte berrikuntzaren ezagutza arloa arlo emergentea dugu, etengabe berritzen eta eboluzionatzen dagoena. Bere definizioan kontsentsua ez egonik ere 2003a markatu dezakegu mugarri garrantzitsu bat, Stanford Social Innovation Review (SSIR)-ak gizarte berrikuntza ekonomia soziala eta hirugarren sektoretik ezagutza-eremu aparteko gisa definitu zuzenean. Gizarte berrikuntzaren eremuaren definizioa solik teknologikoa edota enpresariala den horretatik gizarte erronketarako saltoa eman nahian hasten da, dimentsio sozioekonomikoa (ekonomiaren garapen ezinbestekoa), berdintasun soziala (ahalik eta desberdintasun sozial txikienak) eta lurraldearen garapena uztartu nahian.
Beste mugarri bat 2007an gertatzen da, “Social Innovation: what it is, why it matters, how it can be accelerated” (Sanders, Mulgan , Ali, Tucker, 2007) argitaratzen denean, eta “The Open Book of Social Innovation” (Murray, Coulier-Grice y Mulgan, 2010) ondoren. Zabalik dauden hainbat eztabaiden ondoren hona balizko gizarte berrikuntzaren definizio bat (Hubert)[1]: ideia berriak (produktu, zerbitzu eta prozesuak) simultaneoki gizarte beharrak modu eraginkorrago batean asetzen dituztenak eta harreman sozial berri eta egonkor berriak sortzen dituztenak. Berrikuntza horiek, gizartearentzat onak izateaz gain, gizarteak jarduteko duen gaitasuna ere hobetzen dute”.
Gizarte berrikuntzak planteamendu ekonomizistetik haratagoko ikuspegiak aldarrikatzen ditu, egun bizi dugun egoera gero eta konplexuagoa den errealitatea modu sistemikotik so egiteko.
Era berean, gizarte Berrikuntzaren paradigma berriarekin batera, badira indar gero eta handiago duten beste korronte batzuk ere, tartean Mariana Mazzucato ekonomialariarena, sistema kapitalistak sortutako desberdintasunen aurrean estatuaren rola eragile ekonomiko bezala aldarrikatzen duena, edota gizarte erronkei aurre egiteko estatuen potentziala desplegatzeko deia egiten duena.
Paradigma berri hauek, eta egungo gizarte erronka globalek eskatzen dituzten soluzioen aurrean, agente ekonomiko guztiei (eta baita ere ekonomia sozial eta solidarioko erakundeei ere), eragile ekonomiko soila izatetik gizarte eragile izatera pasatzeko interpelazio zuzena egiten zaie (GES-tik haratago), galdera berriak sortuz:
- Zer lan egiteko modu sustatzen dituzte lankidetzaren ikuspegitik? Beste eragileekin kooperazio-lehia erlazioak izateko gai dira?
- Epe luzeko gizarte erronkei so al daude? Epe laburra eta epe luzea uztartzen dituzte? Aurre egiten saiatzen gara?
- Erakunde publikoekin elkarlan formulak eraikitzeko gai gara?
- …
Azken finean:
Horiei erantzuteko ditugun formulak bere horretan balio dute hala errebisatu behar ditugu?
Irudia: Joel Filipe