#Ideantes eta Juan Rodrigorekin batera landuko edukia
Zer da ideia bat?
Adiera hertsian, hiztegia eskuan dugula, ideiak “abstrakzioz osatutako kontzeptuak” dira.
Ezagutzen edo proiektatzen ditugun gauzei buruz gure buruan ditugun irudikapenak, aulki bat bezain zehatzak direnak, edo askatasuna, berdintasuna edo demokrazia bezain abstraktuak.
Ezagutza eta kultura, mundua azaltzeko balio diguna. Adimenak egiten dituen eta munduarekin erlazionatzen diren elaborazioak. Eraikuntza mentalak.
Baina sormenaz ari garenean, ideiak dira gaiaren ardatz nagusia. Pertsonok mundura ekarri dugun guztiaren jatorria direlako: aldaketa eragiten duen elementu boteretsuena. Ezagutza horrekin sortzen eta eraikitzen baitugu ezagutza berria. Eta sormenaren gunea ideia berriekin eta horiek izateko moduarekin zerikusia duen guztian dagoelako, hain zuzen ere.
Pertsona sortzaileagoak izan behar dugu ideia gehiago izateko, ala ideia gehiago izan behar ditugu sortzaileagoak izateko?
Itxuraz kontraesana den galdera horren erantzuna argi dago eta bera da: Pertsona sortzaileagoak gara ideia gehiago eta hobeak sortzen ditugunean.
Aldez aurretik formulatu ez diren galderak, arazoak, erronkak eta helburuak planteatzen ditugunean.
Proposamen eta irtenbide erabilgarriak, berriak eta ezezagunak sortzen ditugunean.
Kontua da zer eta nola egin dezakegun behar ditugun ideiak izateko, behar ditugunean, eta horretarako behar ditugu. Eta nola kudea ditzakegu ideiak nahita sortzea ahalbidetzen duten baldintzak eta prozesuak.
Nola sor ditzakegu gehiago, berriak, hobeak eta ideia desberdinak?
Galdera horri erantzuteko, oinarrizko hiru gomendio proposatzen zazikigu:
- Ideazio-lanerako baldintzak sustatu eta sortzea, sormena sistemaren gaitasun gisa ulertuta: ingurunea. Motibazioa. Bitartekoak. Jarrerak. Ezagutzak.
- Pentsamendu sortzailearen printzipioak errespetatu eta aplikatzea: urruntzea. Balioespen geroratua (balio-iritzia atzeratzea). Ezusteko estimulua.
- Ideazio-prozesuak egitea, ideien kopurua, aniztasuna eta originaltasuna nahita bilatuz, aldez aurretik zehaztutako helburuetan sortutako ideia-kopurua landuz edo ideia-denbora zehaztuz.
Irudia: Joel Filipe