Jatorri aniztasuna eta bizikidetza sustatzeko plangintza sortzeko prozesua landu dugu Aztiker Koop. -ekin lankidetzan. Batetik, herriko herritar eta eragileen begirada jaso eta Ondarroako udal ordezkari publiko eta langileen artean, jatorri aniztasuna eta bizikidetzaren plangintza
Lanketa hori, ordezkari politiko eta udal langileez osatutako lantaldearekin batera egitea gakoa izan da, jatorri aniztasunaz udalak izango duen ikuspegi partekatua eraikitzeko asmoz.
Lanketa honen bidez lortu nahi izan diren helburuak honakoak dira:
- Herrira begira zein udal barruan jatorri aniztasunaren gaia modu partekatuan lantzeko sustatu beharreko alderdiak identifikatu.
- Ikuspegi orokor partekatutik abiatutako proiektua. Diagnosi konpartitua sortu.
- Ordezkari publiko eta udaleko langile guztien arteko proiektu partehartzailea garatu.
Prozesuaren lehen urrats gisa, herriko herritar zein eragileekin elkarrizketak egin ziren, egoera hobeto ulertu eta aukerak erauzteko asmoz. Lehenik eta behin, aurrez aurreko elkarrizketak egin ziren: Udalaren iritzia jasotzeko asmoz, udal ordezkari eta udaleko langileekin; eta herritarren begirada jasotzeko asmoz herritarrengana jo zen. Elkarrizketez gain, galdetegi bidez osatu zen informazioa.
Prozesuan zehar agerian jarri zen udaleko sail desberdinen arteko lankidetza eta proiektuak elkarrekin lantzeko beharra. Ondorioz, bi plangintza izan dira lanketaren emaitza: Kultur aniztasuna eta bizikidetzarekin lotutako plangintza eta udalaren barne funtzionamenduarekin lotutako plangintza.
Plangintzarekin batera, Ondarroako kultur aniztasun batzordearekin kontrastatu zen proposatutako lehentasunezko ildoen eta ekintzen xehetasuna.

